XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
JAINKO-HERRIAREN OTOITZA303.
Senideok: Gurutzean jasoa izan den bere Semearengan salbamena eta betiko bizia eskaintzen dizkigun Jainko gure Aitari egingo diogu orain otoitz, mundu osoaren eta gizaki guztien alde.
- Jesusen gurutzearen bidez, gorde dezala Eliza sinesmenean sendo, itxaropenean zintzo eta maitasunean iraunkor, eska diezaiogun Jaunari.
- Jesusen gurutzearen bidez, eman diezazkiela herri guztiei elkarren arteko adiskidetasuna eta bakea, gizaki guztiak beren nortasun eta askatasunaren jabe izan daitezen, eska diezaiogun Jaunari.
- Jesusen gurutzearen bidez, eman diezazkiela gaixoei osasuna eta eramanpena, zapaldu eta gatibuei askatasuna, eta sufritzen dauden guztiei barne-laguntza eta adorea, eska diezaiogun Jaunari.
- Jesusen gurutzearen bidez, eman diezagula hemen bilduta gauden guztioi, egunero geure gurutzea hartu eta Berari jarraitzeko indarra, batez ere behartsu eta baztertuen zerbitzuan, eska diezaiogun Jaunari.
Zuk onartuko duzun ustetan,